2018ko TXISTOR EGUNA urriaren 14an ospatuko dugu. Urtero bezala, txistorra eta ardoa banatuko dira plazan, pintxo lehiaketa egonen da, postuak, garai bateko lanen erakusketa, musika bezperan eta igandean, goiz eta arratsaldez…

Eguna antolatzeko oso garrantzitsua da herritarron laguntza, ongi dakizuenez. Auzolana egiteko interesa duzuenok eman izena:

– udaletxean bertan

– telefonoz (948 460017)

–  info@arbizu.eus helbide elektronikoan

– zinegotziei esan.

 

Badakizue X. txistor-pintxoen lehiaketan ere parte hartzeko aukera dagoela. Udalaren web-orrian (arbizu.eus) dagoen orria bete eta posta elektronikoz bidali edo aurkeztu udaletxean. Izena emateko epea 2018ko urriaren 10ean amaituko da, 14:00etan.

2018ko Pintxo lehiaketan izena emateko orria

pintxo lehiaketako oinarriak 2018

 

.