BERDINTASUNA

  • Sakanako berdintasunerako lan batzordea osatu (teknikaria, udal ordezkariak eta mugimendu feminista).
  • Liburutegian feminismoaren inguruko liburuak sailkatuz, txoko feminista antolatu.
  • Espazio publikoetan parte hartu eta jendaurrean hitz egiteko trebakuntza ikastaroa antolatu.
  • Egun seinalatuetan mugimendu feministaren errebindikazioekin bat egin: bandoa, mozioa, ikurrak jarriz,…

GIZARTE GAIAK

  • Jada martxan dauden ekimenekin jarraitu: Gaztetxokoa, adindunendako trebakuntza ikastaroa eta ludoteka (egungo tokitik Kattuka azpira pasatuz).
  • Etxebizitza: alokairu soziala gauzatzeko, herritarren eskaera neurtzeko galdetegi bat egin eta eskaeraren araberako kudeaketa egin NASUBINSArekin.
  • Aniztasuna: Harrera protokolo edo plana egin.

HIRIGINTZA

  • Energia: autosufizientzia helburu izanda, bidean argi indarraren kontsumoa murrizteko neurriak hartzen hasiko gara: polikiroldegiko argiteria aldatuz, argiteria publikoa moldatu,…
  • Kale Nagusiko obra: mobiliarioa definitu eta jarri, arbolak, bizikletak aparkatzeko tokia, …. Oinezkoen lehentasunezko erabilpenaren inguruko lanketa egin.
  • Agoonia: enkantera ateratzea. Balizko diru sarrera horrekin herriak dituen kredituen zati bat ordaintzeko asmoz, likidezia hobetzeko.
  • Katastroaren balorazioa eguneratzea tokatzen da aurten. Nafar Gobernuaren arauen arabera birdefinituko da jabego bakoitzari dagokion kontribuzio zerga.
  • Poligonoko lur zati bat saltzea aurre ikusten da bertan enpresa berri bat finkatzeko. Honen aurrean, ahal den heinean, baldintza batzuk planteatuko zaizkie: kontratazio berrien aurrean bertako jendea lehenestea, emakumezkoen enplegua sustatzea eta euskararen erabilpena-paisaje linguistikoa bermatzea.

KULTURA-FESTAK

  • Egun antolatzen diren festak aztertu eta osagarri izan daitezkeen ekimenak antolatu egitaraua sendotu edo zabaltzeko.
  • Ikastaro ezberdinak antolatu.
  • Herritarren parte hartzea bultzatuko duen ekimen herritar bat antolatzea aztertu.
  • Kultur batzordea sortu. Kultur ekimenak komunikatu, dinamizatu, antolatu,…
  • San Juanen aurrekontua ajustatzeko neurriak hartu, horretarako auzolanak indartuz eta musika kontratazioak aztertuz.
  • Eskola zaharreko azpiegitura aprobetxatuz ikuskizunak antolatu.

INGURUNEA-BASOA

  • Mezeengo borda txukundu. Diru-laguntzak lortzeko kudeaketa egin.
  • Borden ibilbidearen mantenu lanak egin.
  • Putterri-Mezeen zirkularra antolatu.
  • Baso plana betetzen joan.
  • Hondakinen bilketa sistema hobetuz joateko Mankomunitatearekin kolaborazio lanak egin, udalak ere lan batzuk bereganatuz.
  • Baratz komunitarioak: egon daitekeen eskaera zehaztu.

KIROLA

  • Haurrendako hiru kirol jarduera antolatu-mantendu: pilota, futbito eta igeriketa.
  • Multikirolak oinarri hartuta hurrengo ikasturtean martxan jartzeko behar diren baldintza eta bitartekoak lantzen hasi.
  • Polikiroldegiko gimnasioan aldaketa-hobekuntzak egiten joan.
  • Arbizu eta Lakuntzan ematen diren kirol ikastaroak eraginkortu eta koordinatzeko pausoak eman.
  • Adindunendako kirol egokitu ikastaroa martxan jartzeko diru-laguntzak kudeatu.
  • Emakumeok gimnasioan dauden aparatuak erabiltzen ikasteko-animatzeko, ikastarotxoa.
  • Duatloia: aurte XXV. Urtemuga betetzen da.

EUSKARA

  • UEMA (Udal Euskaldunen Mankomunitatea)-ren irispideak betetzeko egindako Udal Plana aztertu eta publiko egin.
  • Herritarrak euskalduntzeko diru-laguntzak kudeatu.
  • Aniztasun batzordearekin batera kanpotik etorritako herritarren harrera egin.
  • Mank.eko euskara batzordean planteatutako ekintza eta lanak gauzatu.
  • Lizitazio ezberdinetan hizkuntza irizpideak bermatu.
  • Euskara batzordea osatzeko herritar bolondresik egonez gero, ekimen eta ekintza ezberdinak antolatu herriari begira.

PARTE HARTZEA ETA KOMUNIKAZIOA

  • Web guena elikatu eta eguneratu. Sinplifikatu erabilera errazteko.
  • Ikasturte hasieran eta bukaeran herri batzarrak deitu, ikasturteko lehentasunak finkatzeko eta balantzea egiteko.
  • Festak: Sandindegi egunaren inguruan abiatutako iritzi jasoketa fasea itxi ondoren, ikasturte bukaeran batzar irekia deitu 2020ko Sandindegi egunaren ezaugarritzea finkatu eta antolaketa zehazteko.
  • HERRITARRON ERABAKITZEKO ARIKETAK ARAUTZEKO NORMATIBA onartu.
    • Modu parte hartzailean (batzorde irekietan) egon daitezkeen aukera-normatiba ezberdinak aztertu eta eztabaidatu.
    • Prozesu parte hartzaile horretatik atera daitekeen/daitezkeen proposamena/proposamenak herritar guztion artean berretsi/hautatzeko metodoa ezarri (referenduma barne).