• TXISTORRA EGUNA: BALORAZIOA
    • Orokorrean, balorazio positiboa egin dugu: bai parte hartzearen ikuspuntutik, bai giroa, bai postuetako salmenten aldetik…. eta antolatutako ekimen guztiak arazorik gabe garatzea eta jendetsuak izateak, asko poztu gaitu.
    • Beti hobetzeko asmoz, barne antolaketari buruzko txikikeria batzuetan hobekuntzak planteatu ditugu hurrengo urteari begira.
    • Hala ere, norbaitek eguna hobetzeko ideiarik balu, lasai asko bidal ditzake partehartzea@arbizu.eus emailera.
  • EKIMEN EZBERDINAK:
    • SUKALDARITZA IKASTAROA: datorren hiletik hasita, hilean behin 2-3 orduko ikastaroa emanen da arratsaldeko 19:00tatik aurrera, beti ere, taldetxo bat bilduz gero. IZENA EMATEKO udal bulegora deitu edo bertaratu.
    • GAZTETXOKOA: aste buru honetan hasiko da martxan.
    • URRITRANS ekimena matxan da. Mankomunitatetik antolatutako ekimen honek, SEXU ANIZTASUNA ETA ASKOTARIKO SAKANA aldarrikatzea ditu helburu. Ekimen ezberdinen kartela atxikitzen dugu.