• TENTSIO ALTUKO LINEAK:
    • REE-ren (Red Eléctrica Española) egitasmoa azpalditik datorrena da. Proiektu honi, herri guztiok alegazioak egin genizkion bere garaian, bai udalak, bai herritarok eta gehienak onartu ziren. Orain, enpresa pribatu batek, Forestalia-k, beste proiektu bat aurkeztu du. Hau onartuz gero, Sakanatik sare normalaz gain, tentsio altuko bi pasatuko lirateke.
    • Aste honetan, tentsio altuko sarearen kontrako plataformak egindako aldizkaria buzoneatu da etxez etxe. Bertan, informazioaz gain, datorren maiatzaren 29rako deialdia zabaldu digu.
    • Maiatzak 29 an, Arbizun kokatuko liratekeen 4 torreta erraldoien tokietan, herritarrak bildu, arbola bat landatu eta argazki bat ateratzeko deialdia egin digute.
    • Argi indar sarea berritu eta hobetzearen aldekoak bagara ere, tentsio altuko azpiegiturak sortzen dituen albo kalteen aurka agertu da bai udala bai eta herritar ugari ere, alegazioetan ikusi den bezala. Beraz, maiatzaren 29-ko ekimenean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
  • AMAIURKO BATAILAREN 500. URTEURRENA dela eta, Asisko Urmenetak editatutako komikiaren (LIBERA STATE) hitzaldi ilustratua izanen da Arbizun, maiatzaren 20an, arratsaldeko 18:30etan.
  • GAZTE TXOKOA: aurtengo saioek, igandean izanen dute bukaera.
  • IGANDEAN AATE izanen da.