• COVID 19 dela eta:

    • SAN JUAN FESTAK: Oinarrizko arau sanitarioen jarraipen mugagabeak baldintzatuta, Sakanako gainontzeko udalekin egoeraren irakurketa bateratu eta kinto, tabernari eta bi elkarteetako ordezkariekin hitz egin ondoren: 2020ko San Juan festen antolaketa bertan behera gelditu dela komunikatu nahi dugu. Aurrerago, (abuztua adibidez) baldintza sanitarioak nahikoa hobetzen badira festa-ekimen ezberdinak antolatzeari ez diogu uko egiten.

    • MUSUKOEN ERABILERA: gogora ekarri nahi dugu musukoen erabilera behar beharrezkoa dela 2 metrotako tartea bermatu ezin den toki itxi eta irekietan. Bestalde, 6 urtetik gorako haurrek musukoa erabili beharko dute beraien eta ingurukoen ziurtasun sanitarioa bermatzeko.

    • UDAZKEN-NEGUA: Hurrengo balizko birusaren berpizte baten aurrean, herritarron zaintza lanak eraginkortu eta hobetze aldera, hasiak gara buruari buelta batzuk ematen zaintza sarea garatu eta funtzio berriekin osatzeko, haur eta gaztetxo guztiei interneterako konexioa eta behar duten gailua bermatzeko, zerbitzu sozialekin lan estuago bat egiteko,…. ORAINGOAN BEHAR BEZALA BETE EZ DUGUN ZAINTZA LANEN BAT BURURATZEN BAZAIZUE, mesedez, jarri harremanetan gurekin jakin arazteko eta kontuan har dezagun.

    • Zaintza lanetan ahaleginak eta bi egin dituzten denei ESKERRAK ETA ZORIANAK eman gabe ezin dugu atal hau bukatu. Arbizun ez da, COVID 19 dela eta, gaixo larririk eta heriotzarik suertatu egundaino. Horrela jarraitzea nahiko genuke denon ahaleginarekin.

  • HAUR PARKEAK: 

    • Herriko haur parke guztiei errepasu bat emanen zaie hurrengo asteetan berritze eta konpontze lanak eginez.

  • KALE NAGUSIA OINEZKOENTZAT ASTE BURUETAN:

    • Kale nagusiko obren bukaerarekin batera, atera genituen arauei kasu eginez, maiatza eta urri bitarteko aste buruetan kale nagusia oinezkoendako izanen da.