UDAL KOMUNIKAZIOA 2020/6/12

  • COVID 19:
    • KIROLDEGIA: Ekainaren 22an irekiko da eraikin osoa, igerilekua barne. Espazioen banaketa moldatuko dugu beharrezkoak diren distantziak mantentzeko eta aforoaren jarraipena, ahalik eta modu errazenean, egiteko. Ikastaroen bigarren zatian izena eman zutenak eta itxiera medio, ikastaroa egin gabe gelditu zirenei, bono bat emanen zaie eta 2020-2021 ikasturtean berriz izena ematen badute, bono horrekin ordainketaren konpentsazioa eginen da.
    • KATTUKA: ikasturte berriari begira ziurtasuna bermatzeko egonen diren ratio aldaketekin, espazio gehiago erabili beharko dute eskaera osoa artatu ahal izateko.
    • UDALA: astelehenetik aurrera, zuzeneko arreta eskainiko da udalean betiko ordutegian.
  • JOSEFINA ARREGI:
    • Datorren astean bilera bat ospatuko dugu, bertan dauden eta egon daitezkeen, herriko gaixoei arreta maila bat herriko azpiegiturak probestuz eman ahal izango litzatekeen aztertzeko.
  • ENERGIA:
    • Energia kontsumoaren ikuskaritza teknikoa egiten hasiko dira jada herrian, LED-era aldaketa egiteko diru laguntzak jasotzeko behar den baldintzetako bat betez.