• IKASTURTE HASIERA:
    • Eskola-Ikastola-Kattuka: Nafar Gobernutik ezarritako protokolo eta ikastetxe bakoitzak hartuko dituen neurriez gain, Udalak, garbiketa lanak indartu eta behar izanez gero, toki fisiko gehiago izateko aukerak bermatzeko ahalegin osoa eginen du. Harreman zuzena izanen dugu 3 ikastetxeekin momentuan momentuko erabakiak hartzeko.
    • Jubiloteka eta Gaztetxokoa: gure borndatea bi ekimen-eremu hauek aurtengo ikasturtean irekitzea da. Horretarako behar diren kudeaketak egiten hastea erabaki dugu.
    • Ludoteka: Espazio hau gurasoek kudeatzen dute, beraz, ireki ahal izateko, beraiekin bilera bat eginen dugu arauak eta bermeak zehazteko.
  • ETXE BIZITZA SOZIALA. ALOKAIRU SOZIALA:
    • Galdetegi bat egin genuen alokairu sozialeko etxe bizitzen demanda neurtzeko. 22 lagunek erantzun zuten. NASUVINSArekin bilera bat baino gehiago egin ondoren BATZAR IREKI BAT DEITZEA ERABAKI DUGU IRAILAK 8, asteartea, ARRATSALDEKO 19,00tan, Udal aretoan. BI GAI tratatuko dira: ibilbide osoaren informazioa eta gazteak emanzipatzeko dauden diru laguntzak.
  • ARGITERI PUBLIKOA:
    • Diru laguntzak jasotzeko baldintza guztiak beteta, dena ondo bidean,  datorren URRIAK 31rako Kale Nagusiko 40 argi puntu aldatuko ditugu energia aurrezteko helburuarekin.
  • UTZUBARKO KONPOSTA PLANTA:
    • Utzubarren eraikitzen ari den eraikina, biltzen den materia organikoa konpostan bihurtzeko planta izanen da. Dena behar bezala badoa, urrian hasiko da martxan. Honekin, hondakin organikoaren prozesu osoa Sakanan kudeatzen dugu, jasangarritasun filosofiari jarraituz: bertan sortzen den hondakin organikoa, bertan jaso, bertan zailkatu eta bertan tratatu.