• BARATZA KOMUNITARIOAK

Egitasmo hau hurrengo bi astetan martxan jartzea da helburua. Printzipioz, gutxi gorabehera 60m2-ko partzelak moldatuko ditugu. Lan tresnak gordetzeko txabixka komunitario bat ere egiteko asmoa dugu. Lurrik ez duenari modu natural-ekologikoan baratzak lantzeko aukera ematea da egitasmoaren xedea. Erabilera-arau eta baldintzak ere zehaztuko dira erabiltzaileendako. Baratzak herrian bertan egonen dira. Goyen kaleko azken etxetik hurrengo partzela.

Interesa dutenek oraindik garaiz dabiltza eskaera egiteko: 675 89 49 13 tlf.-ra dei dezake edo info@arbizu.eus-era idatzi eta eman izena.