• LED ARGITERIA

Egin dituzte egin beharreko lanak, aldatu dituzte aurreikusitako farola guztiak.

  • BORDEN IBILBIDEA

Homologazioa berreskuratzeko egin behar ditugun hobekuntzen txostena jaso dugu, Mendiko Federazioak egindakoa. Datorren hilabetean, abuztuaren 28an, egingo ditugu hobekuntzak herritar bolondresekin. Laguntzeko interesa duten herritarrak jar daitezela harremanetan edozein zinegotzirekin.

  • ASTEBURU HONETAKO KULTUR-EMANALDIA

Txistor Egunaren bezperara atzeratuko dugu.