HERRI PROGRAMAn jarri genuen bezela, Arbizuarrok parte hartu eta erabaki ahal izateko udal araudia egiteko prozesu bat irekitzera goaz, Parte-Hartze Batzordetik.

0 BILERA egiteko dialdia hel arazi nahi dizuegu prozesu bera nola egin adosteko, eta ibilbide guztia marrazten hasteko.

Parte hartzea bultzatzeko metodoa edo formulak ere aztertuko ditugu bilera honetan, beraz bilera 0 izanen da benetan; ez bai dago ezer aurrez erabaki edo prestatuta….

DEIALDI IREKIA: azaroak 20 asteazkena, arratsaldeko 18:30tan UDALETXEKO PLENO GELAN. Bilerak 60 minutuko iraupena izanen du. Hortik aurrerako bileren iraupena parte hartzaileen artean erabakiko dugu.

PARTE HARTU, ERABAKIZ AHALDUNTZEKO!