Bueltan da Arbizuko Duatloia! MARTXOAREN 25EAN, GORDE DATA!
Aurtengoa berezia izango da, jada 25. edizioa antolatuko dugu eta horretarako hemen duzue kartela.
Aste batzuk barru udaletxeko aretoan duatloiko argazkien erakusketa bat jarriko da eta gonbidatuak zaute bertaratzea, aurrerago informazio gehiago.
DUATLETEI OHARRA:
Izen ematea irekia dago hurrengo helbidean:
https://www.rockthesport.com/es/evento/2023_du_arbizu/inscripcion/selecciona-tarifa
HERRITARREI OHARRA:
Urtero bezela AUZOLAN BATEN truke laguntza eskatzen dugu Duatloiaren antolakuntzan (bidegurutzeak, dortsal banaketa, montajea eta desmontajea).
Udalean izena emanez edota udal zinegotziei esanez APUNTA ZAITEZ.
HAURRENTZAKO DUATLOI HERRIKOIA
Aurten, haurren duatloi herrikoia antolatuko dugu, herriko haur eta gazteei zuzendutakoa izanen da. Edozein bizikleta mota erabiali ahal izango da eta EZ lehiakorra izatea lehenetsiko dugu. Bi tandatan eginen da.
1.TANDA: 2016-2015-2014 urteetan jaiotakoak. Hauek nahi izatekotan gurasoekin batera egin ahal izanen dute.
2.TANDA: 2013-2012-2011 urteetan jaitoakoak.
Parte hartzaile guztientzat luntxa banatuko dugu, ANIMATU TA PARTE HARTU!