Martxoaren 8an Emakume langilearen nazioarteko eguna ospatzen da eta egun horren bueltan Arbizuko udaletxeko batzar aretoan erakusketa bat jarri nahi dugu Arbizuko emakumeek egindako arte lanekin.

Erakusketaren gaia: EMAKUMEAK izango da. Helburua berriz emakumearen sorkuntzari eta partehartzeari ikusgarritasuna eman eta espazio bat eskaintzea da. Beraz etxean gaiarekin zerikusia duen lanen bat baduzu edo egin nahi baduzu, otsailaren 15a baino lehen kultura@arbizu.eus helbidean edo liburutegian jakinarazi ezazu eta otsailaren 22an arte lanak jasoko genituzke, erakusketa prestatzen hasteko.

Animatu zaitez 😉