Kaixo, herrikide:

Duela aste batzuk herritarrek dituzuen etxebizitza-beharrak ezagutzeko galdetegia prestatu genuen.

Galdetegia guztira 22 pertsonek erantzun dute. Gehienak 30 urtetik beherako gazteak dira eta epe motzean alokairuan bizitzearen aldeko apostua egiten dute (OHARRA: Galdetegiaren emaitza guztiak eskuragarri daude Udalaren webgunean).

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi.

Datu hauek esku artean edukita, identifikatutako behar hauei ahalik eta hobekien erantzuten saiatzeko Udalak alokairua bultzatzeko landu daitezkeen bideak aztertuko dituela jakinarazi nahi dizuegu.