Maiatzeko azken larunbatean euskararen erabilerari buruz hausnartzeko tartetxoa hartu zuten Arbizuko zenbait gurasok ISPILUARI BEGIRA ikastaroan. Horretako laguntza berezia izan zuten: haien seme-alabena.

Tailerrak bi zati izan zituen: lehen zatian gurasoak eta haurrak zein bere aldetik ibili ziren. UEMAko teknikariak gidatuta, gurasoek arnasguneen garrantziaz eta Arbizun euskarak duen egoeraz hitz egin zuten. Bitartean, haurrek hiru horma-irudi egin zituzten haien inguru hurbileko komunikazio-hizkuntza kolore bidez identifikatuz: etxea, ikastetxea eta kalea (euskara berdez, gaztelera gorriz, elebitan horia eta besteak urdinez).

 

 

Tailerraren bigarren zatian, haurrek horma-irudiak aurkeztu zizkieten gurasoei. Haurren begiradatik etxean, ikastetxean eta parkean haur, irakasle eta gurasoen hizkuntza ohiturak ezagutu zituzten. Hau izan zen argazkia:

ETXEAN

  • Gurasoek               7             2             2
  • Gurasoek niri        8             3  
  • Nik gurasoei         9             2     
  • Anai-arrebekin      7             3

 

ESKOLAN

Gelan:

  • Irakasleak niri:    11
  • Nik irakasleari:   11
  • Gure artean:         8             2             1

 

Jolastokian:

  • Irakasleek           11
  • Lagunek niri         5             5
  • Nik lagunei         11

PARKEAN

  • Gurasoek             8             2
  • Gurasoek niri     10
  • Lagunek niri        4             6
  • Nik lagunei          7             3

 

Tailerra bukatzeko, ereduen garrantzia azpimarratu zen, eta gurasoek eta seme-alabek aurrerantzean eman beharreko urratsei buruz hausnartu zuten.

Denera, 19 lagunek parte hartu zuten tailerrean, 8 gurasok eta 11 haurrek. Giro ederra izan zuten.