Argazki lehiaketa honen helburua turistikoa da, 10 postaleko bilduma bat egitea, gero herriko denda eta tabernetan salgai jartzeko, baita web orrian ere, bertatik jaisteko.

Hauek dira oinarriak:

  • Pertsona bakoitzak 3 argazki aurkeztu ditzake gehienez, formatu digitalean, bere datu pertsonalekin batera, helbide honetara bidalita: kultura@arbizu.eus
  •  Gaia Arbizu da, eta argazkietan gure herria agertu beharko da: etxeak, txokoak, basoa…, bertakoak ez direnentzat edo kanpoan dauden arbizuarrentzat erakargarria izan daitekeenari garrantzia emanez.
  • Argazkiak aurkezteko epea apirilaren 12an hasi, eta maiatzaren 31n amaituko da.
  • 10 argazkiak aukeratzeko, bozketa eginen da, boto-paperen bidez, aurkeztutako argazki guztiak, bakoitza zenbaki batekin eta egilea identifikatu gabe, ikusgai jarriko direlako udaletxeko batzar gelan, ekainaren 2tik 12ra. Irabazleak ekainaren 15ean jakinaraziko dira.
  • Bildumarako aukeratzen den argazki bakoitzak 20 euroko saria jasoko du.
  • Argazkien egileek beren lanaren gaineko eskubideak eta jabetza Arbizuko Udalaren esku utziko dituzte.

 

Oinarriak PDF