2022/05/20
Etxeetan ENERGIA ERAGINKORTASUNA hobetzeko diru laguntzan inguruko hitzaldia EKAINAK 9ra atzeratu behar izan dugu, bertaratu behar ziren teknikoek eskatuta. Eguna urbiltzen den eran, berriz zabalduko dugu deialdia.
Etxeetan ENERGIA ERAGINKORTASUNA hobetzeko diru laguntzan inguruko hitzaldia EKAINAK 9ra atzeratu behar izan dugu, bertaratu behar ziren teknikoek eskatuta. Eguna urbiltzen den eran, berriz zabalduko dugu deialdia.
Etxeetan ENERGIA ERAGINKORTASUNA irabasteko egin behar diren obrak DIRUZ LAGUNDUTA daude. Informazio zuzena emateko HITZALDIA antolatu dugu udaletxeko areto angusian, maiatzaren 24, asteartea arratsaldeko 19:00ean.
Aurrez, ostiral honetan, 18:30etan ASISKO URMENETAREN hitzaldi ilustratua izanen dugu. Gaia: Amaiurko batailaren 500. urtemuga.
UDALEKUAK: hasi gara aurtengo udarako prestaketetan. Datorren astean kaleratuko ditugu nondik norako eta deialdiak.
TENTSIO ALTUKO LINEAK:
REE-ren (Red Eléctrica Española) egitasmoa azpalditik datorrena da. Proiektu honi, herri guztiok alegazioak egin genizkion bere garaian, bai udalak, bai herritarok eta gehienak onartu ziren. Orain, enpresa pribatu batek, Forestalia-k, beste proiektu bat aurkeztu du. Hau onartuz gero, Sakanatik sare normalaz gain, tentsio altuko bi pasatuko lirateke.
Aste honetan, tentsio altuko […]
http://arbizu.eus/wp-content/uploads/2022/05/Onartuen-zerrenda-2022-2023.pdf
BARATZA KOMUNITARIOAK:
Tenporada hastear den honetan, jakin, lur zati batzuk libre daudela.
Interesa duenak udaleko bulegoan eman dezala izena, maiatzak 6 baino lehen.
Lur zati libreak baino jende gehiagok ematen badu izena, zozketa eginen da.
Lur zatiaren ostua URTEKO 50€ dira. Ur konsumoa barne.
ARGI INDAR KABLEA LURPERATU: Eliza paretik Tomasen oilotegirantz doan argi […]
FRONTOI ZAHARREKO ESTALPEA:
Proiektua lehiaketa publikora atera genuen eta epea pasatu ondoren, esan dezakegu, inor ez dela aurkeztu lehiaketara.
Sektoreak bizi duen lan karga eta proiektua egin zenetik hona oinarriko materialek jasan duten prezio igoerak dira, honen arrazoiak.
Nafar Gobernuak diru laguntzak onartu zituen estalpea egiteko, baina beste herri askotan ere, holako egoerak ematen […]
PIL LEGEAREN INGURUKO INKESTAREN EMAITZA:
14 inkesta jaso ditugu.
14 inkestak ados agertzen dira planteatutako proposamenekin. 1ean aipatzen da, beste lehentasun batzuk ere badaudela.
Horrez gain, 9 inkestatan beste lan batzuk ere proposatzen dira. Zoritxarrez, lan horiek ez dituzte PIL legea aplikatzeko baldintzak betetzen. Adibidez:
Herritik kanpoko bide berriak ez dira Udalaren eskumena, beraz, […]
PIL LEGEAREN aurrean, obra-konponketa aukeren inkesta: Gogoratu apirilak 20 dela, zure iritzia buzoian botatzeko azken eguna.
KULTURA-FESTAK:
San Juanetarako programazioa ia ia beteta dago jada. 2 urteko hutsunearen ondotik gustora hartuko ditugu musika, antzerki, jolas eta abarrak.
Apirilak 24an UDABERRIKO AZOKA izanen dugu plazan, goizeko 10,30tatik 14,00tara: lorean, landareak, xaboi naturalak….
INEMetik diruz […]
KORRIKA:
Biyer goizeko 4:57tan pasatuko da KORRIKA Arbizutik. Ez da ordurik hoberena, baina parte hartzera gonbidatzen zaituztegu euskararen alde egiten den herri mobilizaziorik handienean.
Aurrez, GAUR arratsaldean, KORRIKA TXIKIA izanen da eta ondoren, txokolatada. Garai horretan, Kale Nagusia ITXITA egonen da kotxeentzako.
PLAN DE INFRAESTRUCTURAS LOCALES, PIL: deritzon legeak, hemendi aurrera, urtero diru kopuru […]