Arbizuko Udala

­

About Arbizuko Udala

This author has not yet filled in any details.
So far Arbizuko Udala has created 80 blog entries.

Herri galdeketa. Egitaraua

Ekainaren 18an igandean, Gure Esku dago-k herri galdeketa antolatu du Arbizun eta nafarroako beste hainbat herrietan. Hau ospatzeko, hainbat ekimen antolatu dira, hona hemen EGITARAUA:

Ekainak 16 ostirala:
21:00 Parrilada plazan, tikeak salgai ohiko tokietan.

Ekainak 17 larunbata:
19:00 – 21:30 Oharkabe taldearen musika emanaldia plazan.
20:00 Argazki erraldoia plazan.

Ekainak 18 igandea “BOZKETA EGUNA”:
9:00 Suziria eta bozketen hasiera
12:00 Trikitilariak
13:00 Ekitaldia: […]

Apaindu etxea loreekin

Arbizuko Udalak, zentroak eta erramuak egiteko ikastaroa antolatu du datorren ekainaren 17rako.

Tailerraren bideratzailea Toshi Larraza izango da eta goizeako 10:30ean hasiko da, 13:00ak arte.
Ikastaroak 10€ balio ditu eta izen-ematea Arbizuko Udaleko idazkaritzan edo liburutegian egin ahalko da, datorren ekainaren 14a baino lehen. (6 pertsona baino gutxiago apuntatzen badira ikastaroa bertan behera geratuko da eta apuntatu direnei […]

Argi-indarraren faktura ulertu eta aurrezteko hitzaldi-tailerra

Faktura elektrikoa ulertu eta aurrezteko hitzaldi-tailerra antolatu du Arbizuko Udalak.

Noiz: ekainak 15 osteguna, 19:00ean.
Non: Arbizuko Udaletxeko Batzar aretoan.
Hizlariak: Goiener, energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatiba.

 

Musika eskolako dirulaguntzak

Arbizuko Udalak, 2017ko maiatzaren 25ean egindako Osoko Bilkuran, erabaki du udal honetan erroldatuta dauden eta Sakanako udal musika eskoletan matrikulatzen diren guztiek laguntzak eska ditzaketela ikasturte bukaeran, eta udal honek ordainduko duela tokian tokiko udal musika eskolako herrikoak ez izateagatik ikasleei kobratzen zaien diru kopuru gehigarria.

Informazio gehiago nahi izanez gero, galdetu Arbizuko Udal Idazkaritzan, deitu […]

AUZOLANA

Datorren larunbatean, maiatzak 27, AUZOLANA egingo dela jakinarazten du Arbizuko Udalak.

Haurrendako udako tailerrak 2017 eta begiraleak kontratatzeko deialdia

Uztailean zehar, astelehenetik ostiralera,  3-10 urte bitarteko haurrentzat tailerrak antolatu dira.

Noiz: Uztailaren 3tik 28ra
Ordutegia: goizeko 10:30etatik eguerdiko 13:30etara.
Apuntatzeko: Arbizuko Udaletxean, ekainaren 19a arte.
Prezioak:

Haur bat: 80€
Bi haur: 130€
Hirutik gora: 150€

Deialdia PDFn

BEGIRALEEN DEIALDIA:

Deskribapena:
Arbizuko Udako tailerretan aritzeko bi hezitzaile kontratatu nahi dira.
Izen emateko azken eguna ekainaren zen emateko azken eguna ekainaren 9aizango da.
Bidali kurrikuluma info@arbizu.eus […]

Nor dator Mainamikirri ipuina kontatzera?

Datorren maiatzaren 26ean ostiralarekin, Mainamikirri ipuinaren sortzaileetako bat izanen da liburutegian kontalari: Enara Insausti. Arratsaldeko 18.30ean, Arbizuko Udal Liburutegian.

Mainamikirri Altsasuko ipuin tradizional bat da. Edizio honetarako Ageda Zelaiari Izaskun Etxeberriak 1986an egindako grabazioa izan dute oinarri egileek: testua, Castillo Suarezekin editatu du; irudiak Joxe Mari Morcillok egin ditu eta maketazioaz Enara Insausti arduratu da.

Mainamikirri eta […]

Sanjuanetako kartel lehiaketa 2017

HELDUEN MODALITATERAKO OINARRIAK

Arbizuko festekin zerikusia duten gaietara egokituko da lehiaketa. Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, hiru lan aurkeztu ahal izango ditu.
Lehiakideek Arbizuko Udaletxeko idazkaritzan aurkeztuko dituzte lanak, bulego orduetan, astelehenetik ostiralera, eta liburutegian, arratsaldez. Kartelak aurkezteko epea luzaezina izanen da eta 2017ko ekainaren 5ean (astelehena) agortuko da, 14:00etan.
Kartelak egilearen sinadurak gabe aurkeztuko dira eta […]

ISPILUARI BEGIRA: Haur eta helduendako tailerra

Norendako? Arbizuko LHko haurrendako eta gurasoendako.
Helburua? Gurasoen hizkuntza-ohiturez eta eredugarritasunaz hausnartzea.
Zer? Saio honen abiapuntua haurren begirada izanen da, eta lan-eremua haien inguru hurbila; etxea, ikastetxea eta kalea. Gaia, berriz, eguneroko harremanetan sortzen den komunikazio-hizkuntza.
Zergatik? Ikastetxea eta etxea dira, zalantzarik gabe, heziketaren zutabe nagusiak. Irakasleak eredu dira haurrendako, eta baita gurasoak ere.
[…]

Hi ere artixta!

Aurtengo San Juanetan, ekainaren 26an, herritarrek parte hartzeko emanaldi berri bat estreinatu nahi dugu: HI ERE ARTIXTA! 

Zertan datza? Zer egin behar da parte hartzeko?

Emanaldi honen helburua bakoitzak egiten dakien zerbait denoi erakustea da. Adibidez: abestu, instrumentu bat jo, dantzatu, txiste bat kontatu, magia trikimailu bat egin, akrobazia edo gimnasia ariketa bat, malabareak, eskulan azkar bat, imitazio […]