arbizukoudala2

­

About Arbizuko Udala

This author has not yet filled in any details.
So far Arbizuko Udala has created 51 blog entries.

Txistor Eguna 2016

Aurtengo Txistor Egunerako prestaketak hasita daude. Hona hemen argibide batzuk. Gainerako informazioa beste atal batean bilduko dugu: ospakizunak-txistor-eguna

Urriaren 9an, igandea, ospatuko dugu aurten Txistor Eguna. Urtero bezala, txistorra eta ardoa banatuko dira plazan, pintxo lehiaketa egonen da, postuak, garai bateko lanen erakusketa… eta gau guztia erretzen emanen duen txerriaren haragi goxoa dastatzeko aukera. Asteburua musikaz […]

Gaztetxokorako begiraleak- Izena emateko deia

GAZTETXOKORAKO BEGIRALEAK

Aurten Gaztetxokoa jarriko dugu martxan Arbizun, Kattuka azpiko lokaletan. Proiekturako ezinbestekoa da arduradun bat hartzea,11-14 urte bitarteko gaztetxoekin aritzeko. Ordutegi zehatzak erabakitzeko daude, baina gehienbat asteburuetan zabalduko da, gazteekin adosten diren orduetan, eta gehienez ere 6-7 ordu asteburuero.

Hauek dira gutxieneko baldintzak: 18 urte izatea, arbizuarra izatea eta batxilergoa edo LHko erdi-mailako moduluren bat eta C1 euskara maila (titulu […]

Castillo Suarez Arbizuko Liburutegian

Datorren ostiralean, irailaren 23an, Castillo Suarezek Paxkalin bere ipuina irakurriko du bertaratzen diren haur guztientzat. Arratsaldeko 6,30ean izanen da, Arbizuko Liburutegiko Haurren gelan.

Kiroldegiko jarduerak 2016-2017

Hemen dituzu ikasturte honetarako kiroldegian antolatu diren jarduerak eta ordutegiak. Animatu, osasuntsu bizi, eta euskaraz!

 

Otsoportillo 2016 – 80 urte gogoan

Arbizuko Udalak bat egiten du igande honetan, irailak 4, urtero bezala, Urbasako Otsoportillon 36ko errepresaliatuei eginen zaien omenaldiarekin, eta ordezkaritza instituzional batek parte hartuko du ekitaldian.

 

Liburutegia itxita hiru egunez

Abuztuaren 22, 23, eta 24an, hau da, datozen astelehen, astearte eta asteazkenean Arbizuko Liburutegia itxita egongo da.

Ostegunean bueltan izango gara goizeko 10:00etatik aurrera. Barka eragozpenak.

Sandindei Eguna 2016

Datorren larunbatean, abuztuaren 20an, aurtengo Sandindei Eguna ospatuko dugu Sandindeiko bordaren ondoan.

Urtero bezala, gogoratu bezperan traktorea egonen dela eskola atzealdean mahaiak-eta eramateko.

Planik onena bertaraino oinez joatea da, paseoaz gozatuko duzu, eta basoak ere eskertuko du. Dena dagoen bezala utzi beharko dugu.

Eguraldi txarra baldin badago, bazkaria Alda Biden egin dezake nahi duenak, eta gaueko musika Argi […]