Sakanako Mankomunitateak emakume eta gizonen berdintasunaren inguruko lehentasunak ezarri nahi ditu, eta, horretarako, diagnostiko jarri du martxan, Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuaren aurreko fasea izanen dena.
Diagnostikorako galdetegi hau prestatu da, Sakanako bizilagunek genero berdintasunaz dauzkaten iritziak eta beharrak identifikatzeko.
Galdetegi hau informazio iturri baliotsua izanen da Berdintasun Zerbitzuaren plangintza eta diseinurako. Hortaz, Arbizuko Udalak ere parte hartzera gonbidatzen zaituzte eta zuen laguntza eskertzen dizuegu lan honetan.

Galdetegia entregatzeko, aukera batzuk daude:

-deskargatu, bete eta helbide honetara bidali lehenbailehen: berdintasuna@arbizu.eus

-deskargatu, inprimatu, bete eta udaletxeko buzoian utzi edo Mankomunitatean, bertan edo postaz bidalita (Uriz kalea, 32 | 31830 Lakuntza)

Galdetegia (pdf)

-zuzenean, dokumentu hau betez:

https://goo.gl/NYrJaQ  (google docs)