Albisteak

­

apirila 2017

Egur loteak 2017

Arbizuko Udalak jakinarazten du:

Egur loteak nahi dituenak bere izena eman dezake idazkaritzan maiatzaren 15era arte, astelehenetik ostiralera.
35 euro ordaindu beharko dira lote bakoitzeko.

 

“Laura esaten zioten” liburuaren aurkezpena

Datorren ostiralean, apirilak 28, Leire Ibargurenek idaztitako “Laura esaten zioten. Miren Odriozolaren borrokak” liburua aurkeztuko da Arbizuko udaletxeko batzar aretoan, 18:00ean.

1980ko hamarkadan, hainbat euskal herritar, internazionalismoaren banderapean, Hego Amerikako hainbat herrialdera joan ziren bertako iraultzetan parte hartzera. Batzuk El Salvadorrera jo zuten eta FMNLk gidatzen zuen matxinadarekin bat egin zuten. Ezagun ditugu borrokaldi horren lehen lerroan […]

“Nemo kapitainaren azken bidaia” liburuaren aurkezpena

Bihar, apirilak 21 ostirala, Castillo Suarezek bere azken lana aurkeztuko du Arbizuko udaletxeko batzar aretoan, arratsaldeko 18:30ean.

Erein argitaletxearekin argitaraturako lan hau, 7 urtetik gorako haurrei zuzendua dago eta Aitziber Alonso ilustratzailea izan da Suarezen hitzei irudia jarri diona.

Hona hemen sinopsia:
Nadia dut izena, ez dut anai-arrebarik, eta amarekin bizi naiz errepide ondoko pisu batean. Aita ez […]

Udaberriko azoka eta Zubathon solidarioa

Igandean, apirilaren 23an, UDABERRIKO AZOKA izanen da goizeko 10:30etik eguerdiko 14:30era Arbizuko plazan.

Bertan, honako postuak aurkituko dituzu: lore eta landareak, barazkiak,  kremak, olioak eta xaboiak, eztia, taloak, zuraz landutako produktuak, artisautza postuak, Batuta Birziklatze laborategia, larruzko pilotak, zeramika, ilustrazio eta marrazkiak, ipuinak, liburu-trukea… gustu guztiendako proposamenak.

Aldi berean, kiroldegian, esklerosi anitza duen Virginia Saezen aldeko Zunbathon Solidarioa izango da 11:00etatik 13:00etara. […]

Argazki lehiaketa

Argazki lehiaketa honen helburua turistikoa da, 10 postaleko bilduma bat egitea, gero herriko denda eta tabernetan salgai jartzeko, baita web orrian ere, bertatik jaisteko.
Hauek dira oinarriak:

Pertsona bakoitzak 3 argazki aurkeztu ditzake gehienez, formatu digitalean, bere datu pertsonalekin batera, helbide honetara bidalita: kultura@arbizu.eus
 Gaia Arbizu da, eta argazkietan gure herria agertu beharko da: etxeak, txokoak, […]

Liburuaren astea

Apirila iritsi da eta agenda topera dugu Arbizun:

Apirilak 18 asteartea eta 19 asteazkena:
Joxema Leitzak asmaturiko “Hiru txerritxoak Sandindegin” bertso-ipuina ilustratzeko tailerra.
18:00ean liburutegian.
*6 urtetik aurrerako haurrei bideratua. 10 pertsona eguneko. Izen-ematea, liburutegian.

Apirilak 20 osteguna:
Dado magikoekin ipuinak asmatuko ditugu eta orri-markagailuak margotuko ditugu.
18:00ean, liburutegian.

Apirilak 21 ostirala:
Castillo Suarezek bere azken liburua aurkeztuko du: “Nemo kapitainaren […]

Udalaren hirigintza araudi berria onartuta

Arbizuko Udalak plan orokorra onartu du aurten, hirigintzako arau guztiak biltzen dituena. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu da martxoaren 17an.  Dokumentuak gai hauek definitzen ditu: udalerriaren garapena, hazkuntza eredua, baliabideen aprobetxamendua eta ahuleziak gainditzeko modua, lurraldearen okupaziorako udal eredua esparru handiagoetako ereduekin eta Nafarroako lurralde eta ingurumen politikekin bat etortzea bermatzeko.

Udal plan orokorra hauek osatzen dute: […]

Herri batzarra

Arbizuko Udalak Herri batzarrerako deia egin du, datorren ostegunean apirilaren 6an, arratsaldeko 8ean.
Gai ordena:

 Udaleko egoera ekonomikoa
2017ko aurrekontuak
Eskola berria
Zabortegia
Kultura
Hirigintza
Askalats (Kiroldegia)
Egur loteen kudeaketa
Bestelako gaiak

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!

martxoa 2017

Korrika Arbizun

20. Korrika dugu aurtengoa eta Arbizutik apirilaren 9an pasako da gaueko 00.30ean. Aldez aurretik herritarrak girotzen hasteko askimen desderdinak antolatu ditugu, beraz, bertan parte hartzera animatu nahi zaituztegu.
Martxoak 31 ostirala:
16:30etatik aurrera, Korrika txikirako petoak egiteko tailerra (herriko plazan).

Apirilak 2 igandea: 
LABURBIRA, laburmetraien emanaldia. Arratsaldeko 18.00tan, Arbizuko udaletxeko batzar gelan.

Apirilak 7 ostirala:
Korrikari buruzko dokumentala.  Arratsaldeko 19.00tan, Arbizuko […]

Laburbira Arbizun

Abian da 2017ko Laburbira! Topaguneak urtero antolatzen duen Laburbiraren hamalaugarren edizio hau, Arbizun gozatzeko aukera izango dugu, Korrika batzordeak eta Arbizuko Udalak bideratuta.

Aurten ere euskarazko zortzi ekoizpen izango ditugu herriz herri erakusteko, gozatzeko. Elkarren artean guztiz ezberdinak diren 8 lan, denak zuzenean bizitzekoak!

Proiekzioak, Arbizuko udaletxeko batzar aretoan izanen dira, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Hona hemen aurtengo Laburbiraren “kartelera”:

Azken […]