ALBISTEA

­

MUSIKA ESKOLA 18-19 ETA 19-20 IKASTURTEAK.

2018-2019 IKASTURTEA

Arbizuko Udalak ohar honen bidez jakinarazten die iazko ikasturtean, alegia, 2018-2019an Sakanako musika-eskolaren batean ikasketak egin zituen arbizuarrei, irailaren 30era bitarteko epea dutela hileroko kuoten ordainketa-agiriak udaletxean aurkezteko.

2019-2020 IKASTURTEA

Bestalde, aurtengo
ikasturteari begira, Udalak honako hau adostu du: 18 urte bitarteko haur, nerabe eta gazteei ematea lehentasuna
musika-eskolako kuotaren diferentzia ordaintzeko. Izan ere, momentu honetan
Udalak ezin du […]

GAZTETXOKORAKO AISIALDIKO BEGIRALEEN LAN-POLTSA OSATZEKO DEIALDIA

Arbizuko Udalak aisialdiko monitoreen zerrenda bat sortu nahi du, Gaztetxokoan 11-14 urte bitarteko gaztetxoekin lan egiteko.

Hauek dira gutxieneko baldintzak: 18 urte izatea, Batxilergoa edo Lanbide Heziketako erdi-mailako moduluren bat eta C1 euskara maila (titulu edo azterketa bidez frogatua) edukitzea. Baloratuko da: arbizuarra izatea, begirale titulua edukitzea eta hezkuntza arloko ikasketak izatea. Izena ematen dutenek […]

SANDINDEIko eguna: hausnarketa

Sandindegiko egunaren inguruko iritzi bilketarekin hasi ginen Sandindegi bertan.

Mahaiz-mahai galdetegi bat banatu eta parte hartzaileen iritziak jaso ditugu.

Hona hemen jasotako 62 iritziren laburpen bilduma:

Parte hartzaileei basoan bazkaria egitea, basoan jatea, lagun artean egotea, herriko jende ezberdina biltzea, sortzen den giroa, …. atsegin dute gehien.

Gehien faltan botatzen dena jende gahiagoren parte hartzea da. Hori dela eta, […]

UDAL LAN TALDEEN EMAIL HELBIDEA

Herritarrok udal lan taldeekin komunikatzeko email helbideen zerrenda da hurrengoa. Zuzeneko harremanaz gain, emaila ere erabili ahal izanen duzue zuen ekarpenak, kritikak, iritziak,….emateko:

alkatea@arbizu.eus (Javier-alkatea)

kultura@arbizu.eus (Jon Ander, Monika, Kultur langilea)

partehartzea@arbizu.eus (Maitane)

gizarte@arbizu.eus (Aitziber, Aizaga, Ane)

kirola@arbizu.eus (Ane)

euskara@arbizu.eus (Maitane, Monika)

berdintasuna@arbizu.eus (Aizaga)

basoak@arbizu.eus (Mikel, Monika)

Gizarte gaien barruan kudeatuko den Gaztxokoak ere, izanen du bere emaila: gaztetxokoa@arbizu.eus (Aitziber, Aizaga, Ane)

UDAL TALDEAN EGINDAKO LAN BANAKETA

Legealdiari begira udal taldeko kideon artean lanak banatu ditugu. Baliteke zeregin berrien aurrean lan banaketa hau aldatzea, baina egun horrela gelditu da:

EKONOMIA ETA OGASUNA: Javier (alkatea), Maitane, Miguel Angel (Duri).HIRIGINTZA, LANGILEGOA, INDUSTRIA ETA GARAPENA: Javier, Aitziber, Mikel.GIZARTE GAIAK: Aitziber, Aizaga, Ane.KIROLA: Ane, Miguel Angel.BERDINTASUNA: Aizaga.HEZKUNTZA: Ane.EUSKARA: Maitane, Monika.KULTURA: Jon Ander, Monika.FESTAK: Miguel Angel, Jon Ander.BASOA-INGURUMENA: […]

Letrak ahora II. literatur lehiaketa – 2019

Datorren urriaren 13an ospatuko dugu Arbizuko XI. Txistor Eguna. Horren harira, bigarren urtez, Arbizuko Udalak literatur lehiaketarako deialdia egin du, gastronomiari buruzko narrazio laburrak eta poesiak saritzeko. Literatura eta jan-edanak, sukaldaritza, elikadura eta antzeko gaiak lotuz zerbait idaztera animatzen bazara, hemen duzu aukera zure lana zabaldu eta sari bat irabazteko. Irailaren 29a da lanak aurkezteko […]

LIBURUTEGIA ITXITA

SANDINDEI EGUNA

Abuztuaren 17an, aurtengo Sandindei Eguna ospatuko dugu Sandindeiko bordaren ondoan.

Urtero bezala, gogoratu bezperan traktorea egonen dela eskola atzealdean mahaiak-eta eramateko.

LIBURUTEGIKO UDAKO ORDUTEGIA

SANJUANETAN LIBURUTEGIA ITXITA

Herriko festetan, liburutegia itxita egongo da.