ALBISTEA

­

UDAL TALDEAN EGINDAKO LAN BANAKETA

Legealdiari begira udal taldeko kideon artean lanak banatu ditugu. Baliteke zeregin berrien aurrean lan banaketa hau aldatzea, baina egun horrela gelditu da:

EKONOMIA ETA OGASUNA: Javier (alkatea), Maitane, Miguel Angel (Duri).HIRIGINTZA, LANGILEGOA, INDUSTRIA ETA GARAPENA: Javier, Aitziber, Mikel.GIZARTE GAIAK: Aitziber, Aizaga, Ane.KIROLA: Ane, Miguel Angel.BERDINTASUNA: Aizaga.HEZKUNTZA: Ane.EUSKARA: Maitane, Monika.KULTURA: Jon Ander, Monika.FESTAK: Miguel Angel, Jon Ander.BASOA-INGURUMENA: […]

Letrak ahora II. literatur lehiaketa – 2019

Datorren urriaren 13an ospatuko dugu Arbizuko XI. Txistor Eguna. Horren harira, bigarren urtez, Arbizuko Udalak literatur lehiaketarako deialdia egin du, gastronomiari buruzko narrazio laburrak eta poesiak saritzeko. Literatura eta jan-edanak, sukaldaritza, elikadura eta antzeko gaiak lotuz zerbait idaztera animatzen bazara, hemen duzu aukera zure lana zabaldu eta sari bat irabazteko. Irailaren 29a da lanak aurkezteko […]

LIBURUTEGIA ITXITA

SANDINDEI EGUNA

Abuztuaren 17an, aurtengo Sandindei Eguna ospatuko dugu Sandindeiko bordaren ondoan.

Urtero bezala, gogoratu bezperan traktorea egonen dela eskola atzealdean mahaiak-eta eramateko.

LIBURUTEGIKO UDAKO ORDUTEGIA

SANJUANETAN LIBURUTEGIA ITXITA

Herriko festetan, liburutegia itxita egongo da.

SAN JUANETAKO EGITARAUA

Hemen duzue 2019ko Sanjuanetako egitaraua, parte hartu eta disfrutatu!!

san juanak egitaraua 2019

 

EKAINAREN 15EAN AUZOLANA

Datorren ekainaren 15ean, larunbatarekin, Arbizuko udalak AUZOLANA egingo dela jakinarazten du.

*Gogoratu 18 urtetik beherakoek eta jubilatuek edo pentsiodunek ezin dutela parte hartu.

Auzolban(web)

Aralarko eguna ekainaren 16an

Aralarko Eguna ekainaren 16an ospatuko dugu aurten. Herri kirolak, bazkaria eta musika, giro bikaina. Iaz berreskuratu genuen festa une egokia da Aralarren dugun ondarea aintzat hartzeko eta inguru paregabeaz gozatzeko. Animatu! Bazkarirako tiketak udaletxean daude salgai.

Udako tailerrak haurrentzat

UDAKO TAILERRAK 2019

Uztailean zehar, astelehenetik ostiralera 3-10 urte bitarteko haurrentzat tailerrak antolatu dira:

Uztailaren 1etik 31ra

Ordutegia: goizeko 10:30etatik eguerdiko 13:30etara.

Apuntatzeko: Arbizuko Udaletxean ekainaren 20a arte.

Prezioak: 60€ (haur bat), 100€ (bi haur), 120€ (hirutik gora)

                             

Honekin batera, begiraleak hartzeko deialdia ere argitaratzen da:                              […]