Larunbat honetan, maiatzak 6, Altsasuko Erkudengo Ama abesbatzaren emanaldia izanen dugu Arbizuko elizan, arratsaldeko 6:30ean. Programa hetereogeneoa izanen da: kantu erlijiosoak, tradizionalak eta herri musikakoak.

ERKUDENGO AMA abesbatza Altsasun sortu zen 1982an, eta ibilbide luze horretan  errepertorio aberatsa osatu du, batez ere folklorea eta polifonia landuz. Gaur egun 42 kide ditu.

Abesbatzari buruzko informazio gehiago: erkudengoama.blogspot.com.es/