Click to view map
When:
apirila 28, 2017 @ 6:00 pm – 7:00 pm
2017-04-28T18:00:00+02:00
2017-04-28T19:00:00+02:00
Where:
Arbizuko udaletxeko batzar aretoan
Kale Nagusia
7, 31839 Arbizu, Navarra
Spain
Laura Esaten Zioten liburuaren aurkezpena @ Arbizuko udaletxeko batzar aretoan | Arbizu | Navarra | Spain

Leire Ibargurek “Laura esaten zioten. Miren Odriozolaren borrokak” liburua aurkeztuko du Arbizuko udaletxeko batzar aretoan, Arbizuko Bilgune Feministak antolatuta. 

1980ko hamarkadan, hainbat euskal herritar, internazionalismoaren banderapean, Hego Amerikako hainbat herrialdera joan ziren bertako iraultzetan parte hartzera. Batzuk El Salvadorrera jo zuten eta FMLNk gidatzen zuen matxinadarekin bat egin zuten. Miren Odriozola horietariko bat izan zen; guduan parte hartu zuen, sanitaria gisa, hasiera batean, eta bestelako ardura ugarirekin gerora. Laura esaten zioten. Borroka anitzetan parte hartu zuen horren aurretik eta ondoren: ETAko kide, Francoren kartzelak ezagutu zituen; borroka feministaren parte izan zen; Auzitegi Nazionalak Udalbiltzan egindako lanagatik auziperatu zuen… Liburu hau bizitza eta mundu osoa borroka-zelai izan duen emakume baten biografia da, izan ere, Mirenek berak dioskunez: «Nire uste apalean, abertzale euskaldunok frogatu dugu, gure herria maitatzeaz gain, beste herriak ere maite ditugula, gutako batzuk euren biziak lur haietan uzteraino. Bere herria maite ez duenak maita ditzake besteak?».