Ikasturte honetan, pandemia-egoerak uzten digun heinean eta beharrezko neurriak hartuta, Gaztetxokoa martxan jarriko dugu, urritik maiatzera bitartera.

Seme-alabak estreina sartzen dituzuenontzat (Gaztetxokoko ikasturtean 11 urte bete edo beteko dituzten gazteak, alegia) gogoratu Gaztetxokoa zer den: 11–14 urte bitarteko gazteendako espazio bat, aisialdiaz eta denbora libreaz gozatzeko, begiraleen ardurapean. Beste helburu bat da Gaztetxokoak laguntzea nerabeei aisialdi osasuntsua izaten eta adin horretako arriskuen prebentzioa egiten. Aurreko ikasturteetan ordutegia honako hau izan da: larunbata eta igandea, 17:00etatik 20:00etara. Nolanahi ere, ikasturte hasieran gazteek egokitzea adostu dezakete.

Zure seme-alabak Gaztetxokoan apuntatzeko, 10 euroko kuota ordaindu behar da urte osorako (bi baldin badira, 12 euro, eta hiru baldin badira, 14 euro), eta izena eman udaletxean (bertara joan, info@arbizu.eus helbidera idatzi, edo 948 460017 telefonora hots egin) irailaren 25a baino lehen. Dirua kontu honetan sartu, mesedez: ES64 2100 5169 3222 0002 2902