Arbizuko Udalak aisialdiko monitoreen zerrenda bat sortu nahi du, Gaztetxokoan 11-14 urte bitarteko gaztetxoekin lan egiteko.

            Hauek dira gutxieneko baldintzak: 18 urte izatea, Batxilergoa edo Lanbide Heziketako erdi-mailako moduluren bat eta C1 euskara maila (titulu edo azterketa bidez frogatua) edukitzea. Baloratuko da: arbizuarra izatea, begirale titulua edukitzea, hezkuntza arloko ikasketak izatea eta hezkidetzaren edota emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren inguruko ikasketak edukitzea.

            Izena ematen dutenek proba bat egin beharko dute: txosten bat aurkeztu beharko dute, ahoz, Gaztetxokoa antolatu eta kudeatzeko.

            Interesa baduzu, eman izena udaletxean, telefonoz (948 460017), bertaratuz edo posta elektronikoaz (info@arbizu.eus) urtarrilaren 3a baino lehen. Ahozko probak urtarrilaren 6ko astean egingo ditugu.