Arbizuko Udalak aisialdiko monitoreen zerrenda bat sortu nahi du, Gaztetxokoan 11-14 urte bitarteko gaztetxoekin lan egiteko.

Hauek dira gutxieneko baldintzak: 18 urte izatea, Batxilergoa edo Lanbide Heziketako erdi-mailako moduluren bat eta C1 euskara maila (titulu edo azterketa bidez frogatua) edukitzea. Baloratuko da: arbizuarra izatea, begirale titulua edukitzea eta hezkuntza arloko ikasketak izatea. Izena ematen dutenek proba bat egin beharko dute: txosten bat aurkeztu beharko dute, ahoz, Gaztetxokoa antolatu eta kudeatzeko.

Interesa baduzu, eman izena udaletxean, telefonoz (948 460017), bertaratuz edo posta elektronikoaz (info@arbizu.eus) irailaren 25a baino lehen. Ahozko probak irailaren 30eko astean egingo ditugu.

Arbizuko Udala