Arbizuko Udalak Gaztetxokorako begiraleak kontratatuko ditu 11-14 urte bitarteko gazteekin lan egiteko.

Hauek dira gutxieneko baldintzak:

18 urte izatea, Batxilergoa edo Lanbide Heziketako erdi-mailako moduluren bat eta C1 euskara-maila (titulu edo azterketa bidez frogatua) edukitzea.

Baloratuko da: arbizuarra izatea, begirale titulua edukitzea, hezkuntza-arloko ikasketak izatea eta hezkidetzaren edota emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren inguruko ikasketak edukitzea.

Izena ematen dutenek proba bat egin beharko dute: txosten bat aurkeztu beharko dute, ahoz, Gaztetxokoa antolatu eta kudeatzeko. Interesa baduzu, eman izena udaletxean, telefonoz (948 460017), bertaratuz edo posta elektronikoaz (info@arbizu.eus) irailaren 25a baino lehen. Ahozko probak irailaren 28ko astean egingo ditugu.