Urt
26
ol.
Kartelak egiteko ikastaroa
Urt 26 @ 5:00 pm
Kartelak egiteko ikastaroa @ Arbizuko Udal Liburutegia | Nafarroa | Espainia

Datorren urtarrilaren 26 eta 27an, kartelak diseinatzeko ikastaroa antolatu da Arbizun, Argi-bidea Elkarteko gazteek, Arbizuko Bilgune Feministak eta Arbizuko Udalak elkarlanean.

6 orduko ikastaro honetan kartelgintzari buruzko oinarriak landuko dira Lur Larrazaren gidaritzapean. Ikastaroan izena emateko, liburutegia@arbizu.eus helbidera idatzi edo zuzenean liburutegira agertu urtarrilaren 19a baino lehen, plazak mugatuak dira. Tailerraren prezioa 10 eurokoa izango da eta Arbizuko Liburutegian bertan izango da. Hau izango da ordutegia:

Urtarrilak 26 ostirala: 17:00 – 20:00
Urtarrilak 27 larunbata; 10:00 – 13:00

Ots
23
ol.
Juanjo Olasagarreren “Poz aldrebesa” liburuaren aurkezpena
Ots 23 @ 7:00 pm – 8:00 pm
Juanjo Olasagarreren "Poz aldrebesa" liburuaren aurkezpena @ Arbizuko Liburutegia | Nafarroa | Espainia

Datorren otsailaren 23an ostiralarekin, Juanjo Olasagarre idazle arbizuarra izango dugu liburutegian, bere azken eleberria aurkezten: “Poz aldrebesa”.

Hona hemen sinopsia:

Bi gizonezkoren bizimodu gorabeheratsua kontatzen du Olasagarrek bere hirugarren nobelan: amodioa, lagunartea, politika. Telebistako kazetaria da Axi Iminizaldu eta Boletin Ofizialaren itzultzailea Joseba Aldaz. Hemeretzi urte daramatzate bikote izaten. Bilboko jatetxe batean afaltzen ari dira, Josebak esan duenean: “Azken boladan zerbait falta zaigu”; Axik bizkor erantzun du: “Boladak izaten dira sexu askokoak eta sexu gutxikoak”; Josebak bota dio: “Orduan kanpoan maiz larru jotzen ari zara?”.

Fideltasunaren eta leialtasunaren arteko aldea bereiztea ez da hain zaila. Edonork egin dezake akordio argi bat kontu horri buruz. Baina gero ez da erraza izaten ardura etikoak eta portaera praktikoak beti bat etortzea. Egia esatearen eta egia ezkutatzearen artean dagoen tarte txikia amildegia bilaka liteke une kritikoren batean.

Bakeak egitea da istorio honen asmoa, ez minaren eta haserrearen aurrean mendekua hartzea.

Noiz: Otsailak 23 ostirala. 19:00ean.
Non: Arbizuko Udal Liburutegian.

*Ekimenaz gozatzeko, komenigarria da liburua aurretik irakurria izatea.