Martxoaren 25 larunbatarekin ospatuko da Arbizuko duatloiaren 21. edizioa.

Goizeko 10:00etan txikienen txanda izango da Nafarroako kirol jokoetako 5.edizioa dugun honetan. Izen emateak honako web orrian egin daitezke:  www.rockthesport.com
Haurren Duatloia 2017.Txostena

Helduen duatloia arratsaldean hasiko da baina aurretik, eguerdiko 12:00etatik 15:00ak arte dortsal banaketa egingo da. 14:30 eta 15:15 artean trantsizio gunean materialen kontrola gauzatuko da.

Emakumezkoen proba 15:30ean izanen da eta gizonezkoena 15:35ean. Kadeteak, paratriatletan eta lasterketa herrikoiko partaideen txanda 15:45ean.

Proba burutzeko gehienezko denbora bi ordukoa da eta arratsaldeko 18:30etan sari banaketa herriko plazan. Ibili beharreko distatziak  8-32-4 km izango dira helduentzat, bikoteka erreleboak egiten dituztenentzat eta paratriatletentzat. Herrikoian parte hartzen dutenentzat eta kadeteentzat distantziak berriz, 4-16-2 km izango dira.

Izen emateak martxoaren 20an amaitzen dira, www.rockthesport.com webgunean egin daitezke eta 22€ balio du federatuentzat eta 28€ gainontzekoentzat.
Helduen Duatloia 2017. Txostena