Arbizuko herritarrek ekarpen garrantzitsua egin dute euskararen biziraupena lortzeko. Belaunaldiz belaunaldi transmititu da euskara. Arbizuarrok naturalki erabiltzen dugu  egunerokoan, eta horrela, biziberritu eta aberastu egiten da hizkuntza, freskatu.

Arbizu UEMAko (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) kide da. Herri euskalduna da biztanleen %70 baino gehiagok ezagutzen dute hizkuntza. Beraz Arbizu euskararentzat arnasgunea da: euskarak arnasa hartzen duelako, eta herriak ere arnasa ematen diolako euskarari bere osotasunean.

Hurrengo urteetan ere arnasgune izan dadin, Arbizuko Udalak Euskara Batzordearen laguntzarekin lanean jarraituko du. Honako ildoak jorratuko ditugu:

  • Euskaldun berriak diren herritarrak euskara erabiltzera animatuko ditugu horretarako, Mintzakide programa abian jarri dugu AEKrekin elkarlanean.
  • Arbizuko udalak herritar ororen aisialdia euskaraz eskaintzea bermatuko du.
  • Euskararen aldeko ekimenak antolatuko ditugu erabilera bultzatzeko eta gure hizkuntzaren normalizazioan ekarpena egiteko.
  • Euskaraz ez dakiten herritarrak gure hizkuntza ikastera animatuko ditugu horretarako Sakanako Mankomunitatearekin batera Arbizuko Udalak dirulaguntzak eskeintzen ditu euskaltegian matrikulatu den ikasle orori.

 

Hau da pausoz-pauso Arbizuko Udalaren diru-laguntza jasotzeko bete beharreko prozedura:

  1. Pausoa: Ikasleak formazioa egiten du (matrikula berak ordaintzen du).
  2. Pausoa: Formakuntza bukatuta, ikasleak Mankomunitateko Euskara sailari diru-laguntza eskaera egiten dio. (Arbizuko Udaleko diru-laguntza jasotzeko, aurretik Mankomunitateari eskatu behar zaio).
  3. Pausoa: Udalak Mankomunitateari informazio eskaera egiten dio.
  4. Pausoa: Ikasleak, Arbizuko Udalari diru-laguntza eskatu behar dio honako dokumentu hau betez.
  5. Pausoa: Udalak ikasleari diru-laguntza ematen dio.

 

Dokumentuak:

Euskaraz ikasteko diru-laguntzak emateko araudia

Diru-laguntzak jasotzeko eskabidea