Hirigintza eta Lurralde Antolaketa arautzeko Foru Legearen testu bateratua onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretu Legegilearen, 7. puntuan zehaztutakoa jarraituz, PEAU bat hasiera batean onartu baino lehen, hiritarren partehartze prozesu bat gauzatu behar da.

Gainerako bizilagunei ekarpenak egin edota galdera aurkezteko aukera baliatzea da helburu.

 

PEAUaren XEDEA:.  Hiri Jarduketaren plan bereziaren xedea Arbizuko 1 poligonoko 532 partzelan , Akerruntza5 kalean dagoen  eraikineko oztopo arkitektonikoak kentzea da eta horretarako bide publikoa hartzen duen igogailu bat ezarriko da.

 

EKARPENAK EGITEKO EPEA: 2021ko Otsailaren  16a arte, ondoan zehazten den helbideetan: mpbakaikoa@gmail.com

Planaren txostena:

http://arbizu.eus/wp-content/uploads/2021/02/PEAU-AKERRUNTZA5.pdf