Udalak aurtengo ikasturtean ere martxan jarriko du adineko pertsonentzako
jubiloteka-zerbitzua. Helburu nagusiak hauek dira:
– Adineko pertsonen arteko harremanak eta sozializazioa sustatzea
–  Zahartzaroan aktibo eta erne mantentzea
Jarduera astearte eta ostegunetan izango da, arratsaldeko 16:30etik 18:30era.
Urriaren 6an hasiko gara.
Parte hartu nahi baduzu, info@arbizu.eus helbidera idatzi, edo 948 460017
telefonora hots egin irailaren 30a baino lehen.