20. Korrika dugu aurtengoa eta Arbizutik apirilaren 9an pasako da gaueko 00.30ean. Aldez aurretik herritarrak girotzen hasteko askimen desderdinak antolatu ditugu, beraz, bertan parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

Martxoak 31 ostirala:
16:30etatik aurrera, Korrika txikirako petoak egiteko tailerra (herriko plazan).

Apirilak 2 igandea: 
LABURBIRA, laburmetraien emanaldia. Arratsaldeko 18.00tan, Arbizuko udaletxeko batzar gelan.

Apirilak 7 ostirala:
Korrikari buruzko dokumentala.  Arratsaldeko 19.00tan, Arbizuko udaletxeko batzar gelan.

Apirilak 8 larunbata:
KORRIKAREN ALDEKO EGUNA:

11:00    Fanfarrea
12:00    Korrika txikia
13:00    Aate
17:00    Herri kirolak (Gazte-zaharren arteko desafioa)
19:00    Triki Poteoa
21:00    Afaria
23:00    Kantuz
00:30   DENOK KORRIKARA!!!

Antolakuntzan laguntzea nahi duen oro gonbidatua dago Korrikako Batzordean parte hartzera; astelehenero, apirilaren 9a bitarte bilduko gara udaletxean.

Arbizuko Korrika Batzordea