Datorren urriaren 13an ospatuko dugu Arbizuko XI. Txistor Eguna. Horren harira, bigarren urtez, Arbizuko Udalak literatur lehiaketarako deialdia egin du, gastronomiari buruzko narrazio laburrak eta poesiak saritzeko. Literatura eta jan-edanak, sukaldaritza, elikadura eta antzeko gaiak lotuz zerbait idaztera animatzen bazara, hemen duzu aukera zure lana zabaldu eta sari bat irabazteko. Irailaren 29a da lanak aurkezteko azken eguna, eta sariak Txistor Egunean banatuko dira. Hona hemen oinarriak.

TXISTOR EGUNEKO LITERATUR LEHIAKETA-2019