Apirila iritsi da eta agenda topera dugu Arbizun:

  • Apirilak 18 asteartea eta 19 asteazkena:
    Joxema Leitzak asmaturiko “Hiru txerritxoak Sandindegin” bertso-ipuina ilustratzeko tailerra.
    18:00ean liburutegian.
    *6 urtetik aurrerako haurrei bideratua. 10 pertsona eguneko. Izen-ematea, liburutegian.
  • Apirilak 20 osteguna:
    Dado magikoekin ipuinak asmatuko ditugu eta orri-markagailuak margotuko ditugu.
    18:00ean, liburutegian.
  • Apirilak 21 ostirala:
    Castillo Suarezek bere azken liburua aurkeztuko du: “Nemo kapitainaren azken bidaia.
    18:30ean, udaletxeko batzar gelan.
  • Apirilak 23 igandea: UDABERRIKO AZOKA
    Loreak, landareak, artisauak, artelanak, liburu trukea…
    10:30etatik aurrera, plazan. Antolatzailea: Arbizuko Udala.
  • Apirilak 28 ostirala:
    “Laura esaten zioten, Miren Odriozolaren borrokak”
    liburuaren aurkezpena.
    18:00ean udaletxeko batzar gelan. Antolatzailea: Arbizuko Bilgune Feminista.