Pixkanaka bagoaz aurrera. Aste honetan liburutegia zabalduko dugu bertan lan egiteko, ikasteko edo irakurtzeko. Baina oraindik koronabirusaren arriskuaren menpe gaudenez, neurri zorrotzak errespetatu beharko ditugu:

 

-Liburutegian egon daitekeen pertsona kopurua mugatua da: mahai bakoitzean bi, guztira 6 lagun egon daitezke, beste bat butaketan. Jende gehiagok eskatuz gero etortzea, ordenagailuen gela ere erabiliko dugu. Beraz, liburutegira etorri aurretik mezu bat bidali beharko diozue liburuzainari, tokirik dagoen galdetzeko.

-Bertan egoteko, maskara beharko da.

Ordenagailurik ezin da erabili oraindik, bakoitzak bere ekipoa ekipoa beharko du.

-Haurren gela ez dugu zabalduko momentuz, eta haurrak ezin dira etorri liburutegira. Aukera eman nahi dugu horretarako, baina antolaketa berezia behar da.

-Mailegu zerbitzua orain arte bezala mantenduko da, hitzorduarekin.

-Liburutegian mahai guztietan jarriko dugu hidrogela eskura, sartu eta ateratzean erabiltzeko.

-Mahaien eta aulkien garbiketa eginen da erabili ondoren.

-Norbaitek liburutegiko materialen bat (liburuak, aldizkariak…) erabili behar/nahi badu, liburuzainari eskatu beharko dio, eta berari bueltatu, berrogeialdian jartzeko, beharrezkoa bada.

-Fotokopiak egitea posible izanen da, eta inprimitzea ere bai, liburuzainari esanda eta bere ordenagailutik (posta elektronikoz bidalita edo USB batekin).

Neurriak eta arauak liburutegian azalduko dira, baina zalantzak izanez gero liburuzainari galdetu.

Zaila nabari du, baina ez da hainbesterako. Etorri lasai. Liburutegia zuen zerbitzura dago.