LIBURUTEGIKO ZERBITZUA BERRIZ MARTXAN JARTZERA GOAZ, BAINA BESTE MODU BATERA

Datorren astetik aurrera liburutegian liburuak utzi eta hartzeko aukera egonen da. Baina inportanteena da zerbitzua segurua izatea eta arriskurik ez sortzea koronabirusarekin kutsatzeko; horregatik, neurri batzuk hartu ditugu. Egoera hau oso berria da denontzat, eta proba egin beharko dugu, aurrerantzean nola moldatu ahal garen ikusteko.

Beraz, kontuan hartu:

Liburutegia ITXITA dago, baina Miren lanean egoten da arratsaldez.

Liburuak eskatzeko, dauzkagun liburu guztien zerrenda bidaliko dizuegu mezu honekin batera, PDF batean, eta hortik aukeratuko duzue nahi duzuena.

ESKAERA bakoitza hau da: bi liburu helduentzat eta beste bi haurrentzat, eta pelikula bat.

Aukeratu ondoren, mezu bat bidali eskaerarekin liburutegiko helbide elektronikora: liburutegia@arbizu.eus. Erantzuna jasoko duzue, esateko, batetik, liburuak hartzeko moduan dauden edo ez (beharbada norbaitek dauzka hartuta), eta bestetik, zita edo hitzordua emateko, liburutegira liburuak eske etortzeko.

Liburutegira BANAKA etorriko zarete liburuak hartzera, MEZUAN AGERTZEN DEN EGUNEAN ETA ORDUAN.

Bakoitzaren eskaera mahai gainean egonen da, poltsa batean eta izena jarrita. Etorri, hartu, eta joan.

Etxean libururik baldin badaukazue, poltsa batean ekarri, eta berrogeialdian jarriko ditugu, 10 egunez ezin direlako ikutu.

Beste gomendio batzuk:

-Saiatu ezer ez ukitzen.

-Eskuak garbitu etxetik atera aurretik eta etxera bueltatzean. Komeni da liburutegian maskara eta eskularruak erabiltzea, babesteko, batez ere aszensorea erabiliz gero. Mirenek erabiliko ditu liburuekin lan egiten duenean. Nolanahi ere, liburutegia desinfektatuta dago, eta aldiro desinfektatuko dira erabiltzen diren gauzak.

-Haurrekin ez etorri.

-Ezin bazara etorri edo ez baduzu etorri nahi, eskatu liburuak eta etxera eramanen ditugu.

Zalantzaren bat baldin baduzu, edo laguntza behar baduzu, kontaktuan jarri Mirenekin guatxapez: 653 80 16 28

Baliteke zerbait kontuan hartu ez izana. Zerbait okurritzen bazaizu sistema hau hobetzeko, esan, arazorik gabe. Denon artean askoz hobe!