1200x90px_bertatik_bertara

(irudia ikusteko KLIKATU)

ZERGATIK BERTATIK BERTARA?
COVID-19ak eragindako osasun larrialdiaren ondorioz, goitik behera aldatu da batetik bestera bidaiatzeko eta atseden egunak antolatzeko modua. Beraz, inoiz baino gehiago, gure bazterrak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dugu hilabete hauetan. BERTATIK BERTARA kanpainarekin, herritarrei eta bisitariei erakutsi nahi diegu gure herria zer-nolako altxorra den, eta bertatik bertara zenbat goza dezakegun.
HELBURU NAGUSIAK:
– Bertako hizkuntza, bertako produktuak eta bertako ekonomia balioan jartzea.
– Bisitariak horren bertakoa den eta horren bizirik dagoen hizkuntzaz gozatzera animatzea.
Zuk eskaintzen duzun zerbitzua herriaren bizitzaren zati da, eta baita erakusleiho ere, hein handi batean. Horregatik, bidelagun nahi zaitugu egitasmo honetan.
ZERGATIK ZERBITZUA EUSKARAZ?
• Inguruarekin erroturiko entitatea izan nahi dugulako.
• Euskara gure marka izatea nahi dugulako.
• Bezeroei bere hizkuntzan zerbitzua eskaintzea kalitatezko
zerbitzua eskaintzea delako. Euskara balio erantsia baita.
• Bezeroari konfiantza eta gertutasuna erakusten dizkiogulako.
• Bisitari asko Euskal Herritik datozelako eta kanpotik datozenei
ere gure hizkuntza eta kultura interesatzen zaizkielako.
ZER EGIN DEZAKEZU ZUK?
• Lehen hitza eta agurrak euskaraz egin bezeroari, baita eskerrak eman ere.
• Kanpainako euskarriak jarri.
• Hizkuntza paisaia zaindu (kartelak, menua, ordutegia, musika,
web orri eta sare sozialak…)
• Langile euskaldunak kontratatu edo euskaldunak ez direnak
trebatu.