2018-2019 IKASTURTEA

Arbizuko Udalak ohar honen bidez jakinarazten die iazko ikasturtean, alegia, 2018-2019an Sakanako musika-eskolaren batean ikasketak egin zituen arbizuarrei, irailaren 30era bitarteko epea dutela hileroko kuoten ordainketa-agiriak udaletxean aurkezteko.

2019-2020 IKASTURTEA

Bestalde, aurtengo ikasturteari begira, Udalak honako hau adostu du: 18 urte bitarteko haur, nerabe eta gazteei ematea lehentasuna musika-eskolako kuotaren diferentzia ordaintzeko. Izan ere, momentu honetan Udalak ezin du bere gain hartu ikasle guztiei ordaintzeak dakarren gastua.