Arbizuko Udalak, 2017ko maiatzaren 25ean egindako Osoko Bilkuran, erabaki du udal honetan erroldatuta dauden eta Sakanako udal musika eskoletan matrikulatzen diren guztiek laguntzak eska ditzaketela ikasturte bukaeran, eta udal honek ordainduko duela tokian tokiko udal musika eskolako herrikoak ez izateagatik ikasleei kobratzen zaien diru kopuru gehigarria.

Informazio gehiago nahi izanez gero, galdetu Arbizuko Udal Idazkaritzan, deitu 948 46 00 17 telefonora (9:30-14:30, astez) edo kontsultatu www.arbizu.eus helbidean.