Pasa den uztailaren 8an izandako eurite handiek eta Zidakos ibaiak gainezka egin izanak, bereziki, Nafarroako erdialdeko Tafalla, Erriberri, Puiu, Beire, Pitillas, Leotz eta beste hainbat herri kaltetu zituen.

Hondamendi natural honek eskumena duten administrazio publikoen parte-hartzea eskatzen du, baita hain larriki kaltetuta izan den eskualde honekiko elkartasun ekonomikoa adierazi nahi duten administrazio guztien diru laguntza ere. beste toki-entitate batzuek auzolan ekonomiko bat sustatzea posible izanen litzateke, besteak beste, euriteek eragindako kalteak moldatzeko behar diren inbertsioei aurre egin ahal izateko.

Guzti honen aurrean Arbizuko Udalak bandoan biltzen den akordioa adostu du;

http://arbizu.eus/wp-content/uploads/2019/09/B-A-N-D-O-A-NAFARROAKO-ERDIALDEKO-UHOLDEAK-3.pdf