Datorren maiatzaren 26ean ostiralarekin, Mainamikirri ipuinaren sortzaileetako bat izanen da liburutegian kontalari: Enara Insausti. Arratsaldeko 18.30ean, Arbizuko Udal Liburutegian.

Mainamikirri Altsasuko ipuin tradizional bat da. Edizio honetarako Ageda Zelaiari Izaskun Etxeberriak 1986an egindako grabazioa izan dute oinarri egileek: testua, Castillo Suarezekin editatu du; irudiak Joxe Mari Morcillok egin ditu eta maketazioaz Enara Insausti arduratu da.

Mainamikirri eta bere lagunak errotara joan ohi dira arropa garbitzera. Erregearen alaba gaixorik dagoela entzun dute, eta Mainamikirrik ba omen daki nola sendatu…