Sandindegiko egunaren inguruko iritzi bilketarekin hasi ginen Sandindegi bertan.

Mahaiz-mahai galdetegi bat banatu eta parte hartzaileen iritziak jaso ditugu.

Hona hemen jasotako 62 iritziren laburpen bilduma:

Parte hartzaileei basoan bazkaria egitea, basoan jatea, lagun artean egotea, herriko jende ezberdina biltzea, sortzen den giroa, …. atsegin dute gehien.

Gehien faltan botatzen dena jende gahiagoren parte hartzea da. Hori dela eta, galdetegian jaso ditugun ideiak, jende gehiagoren parte hartzea bultzatzera datoz: kartela lehenago atera eta propaganda gehiago egin, herriko elkarte ezberdinekin gaia landu (kirol, gastronomiko, gazte), kirol txapelketa-apustua antolatu, mus-tute-briska….txapelketa antolatu, ginkana bat egin, herriko musikariek emanaldi bat eman, Sandindegitik herrirako jeitsiera mantendu eta ondoren herrian ere zerbait antolatu eguna borobiltzeko,…

Dataren inguruan 21 lagunek data aldatu beharko litzakeela pentsatzen dute, jende gehiagori aukera emateko: abuztuko azken larunbata edo iraileko lehena plateatzen da. Beste iritzi bat igandera pasatzearen aldekoa da.

Galdetegia bete duten 62 lagunetatik 60 prest leudeke, modu batez edo bestez, egunaren antolaketan parte hartzeko: zaborrak eta mahaiak biltzen, musika emanaldia antolatzen, ahatea prestatzen, kartelak jartzen, txapelketak prestatzen,…. Hauetatik 6-k auzolan baten truke eginen lukete lan hau.

Ikusten duzuenez, iritzi hauek Sandindegi eguna indartzearen aldekoak dira.

Orain, oso gutxitan edo inoiz parte hartu ez duzuenon iritzia jaso nahiko genuke: banan banako iritzia edo lagun taldearen iritzia. Egun honetan parte hartzeko zer beharko zenuketen jakin nahi dugu: data den arazoa, egunaren izaera ez zaizun/zaizuen gustazen, zaintza lanak direla eta ezin duzun/duzuen,…

Saiatuko gara galdetegitxoa pertsonalki banatzen, baina denongana iristea ezinezkoa denez, eskertuko genizuke ZURE IRITZIA partehartzea@arbizu.eus emailera bidaliko bazenu.

Iritzi bilketa bukatzean, laburpen-bilduma egin eta publikatuko eginen dugu berriz. Ondoren, bilera ireki bat deitzeko asmoa dugu ondorioak ateratzeko.

Mila esker parte hartu duzuen eta hartuko duzuen denoi!.

Parte-hartze eta komunikazio batzordea.