UDALAREN OHARRA                                              

2019ko TXISTOR EGUNA urriaren 13an ospatuko dugu. Urtero bezala, txistorra eta ardoa banatuko dira plazan, pintxo lehiaketa egonen da, postuak, garai bateko lanen erakusketa, trikitilariak, goiz eta arratsaldez…

Eguna antolatzeko oso garrantzitsua da herritarron laguntza, ongi dakizuenez. Auzolana egiteko interesa duzuenok eman izena:

– udaletxean bertan

– telefonoz (948 460017)

–  info@arbizu.eus helbide elektronikoan

– zinegotziei esan.

Badakizue XI. txistor-pintxoen lehiaketan ere parte hartzeko aukera dagoela. Udalaren web-orrian (arbizu.eus) dagoen orria bete eta posta elektronikoz bidali edo aurkeztu udaletxean.