“Datorren urriaren 14an ospatuko dugu Arbizuko X. Txistor Eguna. Horren harira, Arbizuko Udalak literatur lehiaketa baterako deialdia egin du, gastronomiari buruzko narrazio laburrak eta poesiak saritzeko. Literatura eta jan-edanak, sukaldaritza, elikadura eta antzeko gaiak lotzeak eman dezakeena ikusteko gogotan gaude, eta espero dugu jende asko animatzea parte-hartzera. Irailaren 28a da lanak aurkezteko azken eguna, eta sariak Txistor Egunean banatuko dira. Hona hemen oinarriak.”

 

TXISTOR EGUNEKO LITERATUR LEHIAKETA