Igandean, apirilaren 23an, UDABERRIKO AZOKA izanen da goizeko 10:30etik eguerdiko 14:30era Arbizuko plazan.

Bertan, honako postuak aurkituko dituzu: lore eta landareak, barazkiak,  kremak, olioak eta xaboiak, eztia, taloak, zuraz landutako produktuak, artisautza postuak, Batuta Birziklatze laborategia, larruzko pilotak, zeramika, ilustrazio eta marrazkiak, ipuinak, liburu-trukea… gustu guztiendako proposamenak.

Aldi berean, kiroldegian, esklerosi anitza duen Virginia Saezen aldeko Zunbathon Solidarioa izango da 11:00etatik 13:00etara. Ekitaldian kamisetak jarriko dituzte salgai eta, horretaz gain, hainbat zozketa eginen dira: Joseba Ezkurdiaren kamiseta, Vendetta taldearen kamiseta eta CDa, Eroskiren bi saski, Osasuna, Eibar, Erreala eta Baskoniaren kamisetak, Movistarren maillota, El Conquis-eko ekipamendu bat eta beste. Antolatzaileek iragarri dutenez, Joseba Ezkurdiak eta Maria Eskisabelek hartuko dute parte ekitaldian.