UDAL KOMUNIKAZIOA 2020/06/05


Atzoko Udal Taldeko bileran tratatutako gai nagusien laburpena

 

  • COVID 19aren INGURUKO GAIAK:

 

  • KATTUKA: langileen eta guraso gehienen atxikimendua jaso du, froga pilotu bezala irekitzeko, Nafar Gobernuak egin duen proposamenak. Irekieran baldintza sanitarioak bermatuko dira, noski. Hala, baldintzak bermatu bezain pronto zabalduko ditu ateak.
  • KIROLDEGIA: astelehenean, kontrakorik ez bada, 3. fasean sartuko gara. Hartara, langileekin bilduko gara instalazioen irekierarako zein baldintza eta protokolo bete zehazteko.
  • LIBURUTEGIA: datorren astetik aurrera ateak zabalduko ditu, baldintza zehatzekin baina zerbitzu gehiago emateko. Bete beharko diren baldintzak, ordutegiak eta abarrak bazkideok emailez jasoko ditugu.
  • HAURRENDAKO UDARAKO TAILERRAK: Udarari begira zer eta nola antolatu aztertzen ari gara. Tailer hauek aurrera eramateko bete beharko ditugun baldintza, kopuru/ratio, adin tarteak, datak, ordutegia,… bando baten bitartez zehaztuko dira hurrengo egunetan.
  • PLANA: duela bi aste, balizko izurriaren berpizte baten aurrean, herritarren zaintza ahalik eta modu zabal eta egokienean bermatzeko, udalean hasitako gogoetak hurrengo bi astetan jarraipena izanen du. Oinarrizko proposamena dugunean, bilera zabal batera deituko ditugu zaintza-sarea osatu duten edo osatu nahiko duten bolondresak, denon artean protokoloa finkatzeko.

 

  • BESTE GAIAK:

 

  • Herrian Alokairu sozialerako etxe bizitzen aukerak aztertzen jarraituko dugu NASUVINSArekin batera.
  • KALEKO ARGITERIA: kontsumo arduratsuago eta energia aurrezpenaren filosofiari jarraikiz, kaleko argiteria LED-era epeka aldatzeko lehen fasearen aurrekontua jaso dugu. Diru laguntzak izateko eskatzen diren hiru baldintzak ere betetzeko bidean gaude:
    • Energia berriztagarria kontsumitzea.
    • Ikuskaritza energetikoa egitea.
    • Genero berdintasun plana izatea.
  • Indarkeria matxista jasandako emakumeei ematen zaien arreta hobetzeko,  Sakana mailako tokiko protokoloa lantzeko prozesua jarri da martxan. Irailerako prest egonen dela aurreikusten da.