• COVID 19:

 

  • http://arbizu.eus/wp-content/uploads/2020/06/COVID19.-Berpizten-bada-badugu-plana..pdf Balizko berpizte baten aurrean, orain arte egin duguna eta egin dezakeguna laburbiltzen dituen proposamen bat zintzilikatu dugu web gunean (arbizu.eus). Proposamena adosteko-erabakitzeko BATZARRA egonen da datorren UZTAILAren 11ean, goizeko 11tan, Udal areto nagusian.
  • KATTUKA-k bere ateak astelehenean irekiko ditu, protokolo landu bezain sendoarekin.
  • KIROLDEGIA ere astelehenean irekiko da, esan genuen bezala, espazioak berrantolatuta eta beharrezkoak diren higiene arauekin.
  • UDAN KULTURA: Osasun krisiak finkatzen dituen mugek kontuan hartuta uztailak 11an hasita, hamabostero iraila bitarte, kultur ekimenak antolatuko ditugu: musika, antzerki, ipuin kontalari, ikuskizun,…. Hala ere norbaitek ideiaren bat badu bidal dezake kultura@arbizu.eus email helbidera. Sandindegiko eguna ospatu beharko litzatekeen asteburuan ekimen kultural bereziren bat antolatzen saiatuko gara.

 

  • BERDINTASUN PLANA:

 

  • Jada, Sakana mailako berdintasun planaren zirriborroa eginik dago. Bera egiten parte hartu duten eragileen ekarpenak jaso ondoren, ekainak 30eko Mankomunitateko Batzar Orokorrean onartzea aurreikusten da.