• UDAKO PROGRAMA zehaztuta dago jada. Ekimen guztiak arratsalde edo ilunabar aldera ospatuko dira eta osasun neurri guztiak beteko dira. Programa osoa etxez etxe banatuko dugu eta kartelak ere jarriko dira, baina aurrerapen gisa:
    • UZTAILAK 11: HAUSPOLARIAK (euskal musika) + AATE
    • UZTAILAK 24: GOZAMENEZ programa barruan, kale antzerkia gaztetxoentzat.
    • UZTAILAK 25: ZANGITU, Altsasuko fanfarrea.
    • UZTAILAK 26: profesionalen pilota partidua. EZKURDIA-ARANGOA/BENGOETXEA-MARTIJA
    • ABUZTUAK 8: ARBIZUKO TRIKITILARIAK + HAURRENDAKO ANTZERKIA
    • ABUZTUAK 22: HAURRENDAKO UR FESTA + MUSIKA
    • ABUZTUAK 29: BULEGO musika taldea.
    • IRAILAK 5: IPUIN KONTALARIA
    • Zehaztu gabeko egun batean musika talde sorpresa ere izanen dugu.
  • LEZIZA ERREKAren egoeraz kezkatuta gaude eta jarraipen estua egiten hasiak gara. Behar diren neurriak hartuko ditugu errekaren osasuna zaintzeko.
  • MEZEENGO BORDA berritzeko lanak bukatu dira. Obrak 13.000 €-ko kostua izan du, baina merezi duela iruditzen zaigu. Hemendik aurrera borda eta inguruaz disfrutatzeko ateak irekita ditu. Zaintzea da egin dezakegun gutxiena, horrelako toki eder bat izanda. Hona hemen 3 argazki ikusteko  aukera: